U29 – Elkarrizketa Osorik

Musika maite dugu. Soinua, jarrera, pasioa, izerdia, konpromisoa, zarata, amorrua, poza, energia. Guk geuk egindako musika, inoren baimenik behar ez duena, diruaren eta merkatuaren esku likitsetatik askea, mugarik gabea. Autentikoa. Zuzeneko musika, usaindu, izerditu, dastatu, oihukatu, larrua jo eta oka egin daitekeena. Orbeko Etxean. Gure gotorlekuan. Gure itsasargian. Gure territorio librean. Ez diogu porrotari beldur. Are gehiago, zera diogu: Porröta da bidea, sasikumeak!. Ari gara, eta arituko gara. Zalantzarik ez izan.

Porröt Ekoizpenak lehen artefaktoa aurkeztu zuen pasa den Urtarrilak 29an Orbeko Etxean: Tutan Come On, Beruna eta Tooth taldeen bolazoa! Bertan 40 bat lagun bildu ginen, giro paregabean. Taldeen jarrera ezin hobea izan zen eszenatoki gainean zein hurbileko tratuan. Barre galantak bota genituen, lepoa ia txikitzeraino astindu genuen, oihu zein txaloekin lagundu genituen musikariak, espontaneoren bat izan genuen oholtza gainean eta poliziaren kontra salto ta brinko ere aritu ginen. Demasa.

Kontzertu aurretik taldeekin solasteko aukera izan genuen, hona hemen elkarrizketaren zatitxo bat:

Orbeko Etxea lehendik ezagutzen al zenuten? Zer iruditu zaizue?

  • Tutan Come On: Gutako batentzako lehenengo aldia izan da (Ibon) baina nik orain dela 10 bat urte Neubat taldearekin jo nuen. Inpresio oso ona eman digu, nik (Kanda) gogoratzen dudan moduan topatu dut.
  • Beruna: Bai, talde honekin etxearen 13. Urteurren festan jo genuen, eta egia esateko kristona liatu genuen (kar kar kar) Horren ostean, Maniac eta Ancient Emblem taldeekin ere jo genuen. Orbeko…zer esan? Guretzako paradisua da! Bizkaia eta araban musika oasi bat. Egon garen guztietan super gustora egon gara.
  • Tooth: Lehenengo aldia da gatozena, baina entzunda eduki dugu europako taldeak hemendik ibili direla..eta beraz, deitu zigutenean ba emozioa! Inpresiñoa deputa madrekoa. Gu gernikako Iparragirre elkartean gabiltza, trinkete ezagutzen dugu…

Diskoa labetik irten berria, zer proiektu dauzkazue orain esku artean?

  • Tutan Come On: Bigarren diska dugu hau, eta lokalean bertan zuzenean grabatu dugu. Oraingo honetan denbora gehiago eman dugu grabatzen eta txukunago geratu da. Gu geuk editatu dugu momentuz CD formatuan. Aurrerago biniloan editatzeko asmoa dugu. Orain gure asmoa diska aurkeztea da, Euskal Herrian zein europan zehar. Estatu espainiarrean, italian, suitzan eta ingalaterran kontzertuak lotzen gabiltza.
  • Beruna: Bi lan dauzkagu martxan, laister editatuko ditugunak. Lan luze bat (editatzea Chinese Democracy baino gehiago kostatzen ari dena) eta 10´ bat (Marestirekin batera) Bi lanak gu geuk editatuko ditugu, eta gure porrot ekonomikoa izango da.
  • Tooth: Gure bigarren lana dugu “Bi” eta zuzeneko talde bat izanik, diskoa zuzenean aurkeztea da gure asmoa ahal dugun leku guztietan.

TUTAN COME ON

2013an sortua, bikote Gasteiztar honek argi utzi zuen bere asmoa argitaratutako lehen diskoarekin; stoner rock-a eta punk-a eskua eman zuten ahalegin bortitz batean.
Bere bigarren lana aurkeztu berri dute, “Emaidazu Mainstream” izenburupean.
http://tutancomeon.bandcamp.com/

BERUNA

Berunatarrak Ispaster ingurutik etorri zaizkigu euren erritmo pisutsuekin, “Tunguska” diska berria aurkeztera. Sludge, Doom, crust…lepoa suntsitzen duen koktail zaratatsua eskaintzen dute.

https://beruna.bandcamp.com/

TOOTH

2009an Gernikan sortua, taldea Edorta, Mirri eta Arzak osatzen dute gaur egun. Post-hardcorea egiten dute eta influentzien artean Dut, Lisabo, Helmet edota Mogway aipatzen dituzte.”Bi” diskaren aurkezpen biran laudiora bisita egin digute.

http://tootheroak.bandcamp.com/

Anuncios