Eskalada Lekuak: Etxauri

Etxauri

Kondairaren arabera, Etxaurin eskalatu izan da 1728.urtetik. Zergatik uste da hau? Canteroko gailurrean data grabatuta dagoen gurutzea dagoelako, eskalatzen bakarrik heldu zaitezkeen monolitoa. Nafarroako eskola klasikoaEtxauridugu Etxau rikoa, tradizioz betetakoa eta garapen nabarmena jasan izan duena. Bertako eskalatzaile askok, eskalatzeko autoa beste leku batzuetara joateko hartu ezean, haien lurraldeko arrokak zulatzen hasi ziren, bide berriak irekiz. Emaitza paregabea da.

Etxauriren Itxiera Partziala

2013.urtearen amaieran Nafarroako Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazio Departamentuak bertako eskalada erregulatzeko proposamena egin zuen. Aldi berean, Europako diru zehatz bat (Nafarroako Gobernuak kudeatuta), Bonelli arranoa bertako harkaitzetan barneratzeko gorde zen. Bi proiektuek Etxauriko pareta askoren itxiera mehatxuan (iraunkorra eta irmoa) amaitu da. Sektore ospetsu eta historikoak ere barne hartzen ditu: Canterio, Kiriako, Huso…

“Escalada sostenible” elkarteak “Etxauri se cierra. La regulación de la escalada en Navarra” erreportaia kaleratu berri du. Bertan, nafarroako eskalatzaile, biologo eta alkatea esku hartzen dute. Nafarroako Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazio Departamentuak ez zuen parte hartu izan nahi. Lan honetan eskalada eta eskalatzaileen eta gizarte-egoera, ingurugiro egoera, egoera kultural, politiko eta ekonomikoaren arteko harreman konplexua azaltzen da.

  • Eskalatuko dut mendiko ingurugiroa babestu behar dudala kontuan hartuz.
  • Eskalatzen dudanean bidean edo mendian ez dut aztarnarik utziko. Parabolt-a duten guneetan arroka errespetatuko dut eta bertako eskalada hitzarmenak nireak eginez nire arrastoa txikiagotzen saiatuko naiz.
  • Ekarritako guztia nirekin eramango dut.
  • Bisitatuko ditudan ibar eta mendien biztanleen bizimodua eta kultura errespetatuko ditut.
  • Bisitatuko ditudan herrialdeen lege eta gizarteekin era arduratsu batean parte hartuko dut.
  • Ez ditut kirol honen praktita eta oinarriekin bateraezinak diren dopin substantziak hartuko.
  • Ahal dudanean premia egoeretan daudenei laguntza eskeiniko diet, nahiz eta gailurrera iritsi nahi izan.
  • Ziurtagiria duen eskalada materiala erabiliko dut eta eskalatuko dut, ahal dudan guztietan, nire teknika ahalmenak kontuan hartuz.
  • Mendian aurkitzen diren beste eskalatzaileak errespetatuko ditut, beraiekin nire eskalada ezagutzak partekatuko ditut eta haien ikuspuntuak entzungo ditut.
  • Bertako eskalada ohiturak begirunez hartuko ditut.
Anuncios

Eskaladaren Definizioa

Eskalada kirol ekintza mota bat da. Eskalada klasikoa arroka paretak, hegal malkartsuak edota bertikalak diren edozein beste erliebeak ibili edo igotzean datza. Horretarako, berreskuragarriak diren aseguru bideak eta, igotzen garen heinean, artifizialak diren medioak erabiltzen dira.

Beste modalitatea kirol-eskalada litzateke, eta eskalatzailearen segurtasuna bermatEskaladaren definizioazen duten aseguruez hornitutako paretak igo edo ibiltzean datza. Berezitasun nabarmenena, aurrera egiteko arrokaren erliebe naturalaren erabilpena da (rot punkt), kirolaria gelditu edoerori gabe.

Eskalatze klase honek mugimenduen zailtasun maximoaren bila aritzen da. Hori dela eta, eskalatzaileak aurretiko prestakuntza behar du. Lur-eremu naturalean, igoera bidea seinalatzen duten eskalada bide berriak “irekitzen” dira. Eskalada-bideak irekitzeko eskalatzaileak produktu bereziekin bidea babestuz lehen aldiz ibilbidea egingo du. Behin lan hau amaituz, eskalatzaileak Rot Punkt-en gainditu beharko du ibilbidea. Orduan, bidea lotuta geratuko da eta kirolariak zailtasun maila egokituko dio.

Eskaladan bide baten zailtasun maila hainbat faktoreen arabera ezartzen da: paretaren inklinazioa, tamaina eta heldulekuen forma, heldulekuen arteko distantzia, atseden hartze puntuak eta mugimendu
guztien kopurua.

Zailtasun mailez gain, beste eskalada mota batzuk daude:

  • Eskalada ikusmena: igoera eskalatzailea aldez aurretik bide horren informaziorik ez duenean, beraz, prestakuntza zehatzik gabe burutzen dena da.
  • Flash: eskalatzaileak aldez aurretiko informazioa lortu du, edota igoera egiten duen momentuan informazioa lortuz: non dagoen, pausu gakoak, heldulekuak, etab. Baina lehen saialdian lortu beharko
    du.
  • Landutako eskalada: eskalatzeko modurik ohikoena da, eskalatzaileak praktikatu eta bide bat frogatzen du Rot Punkt-en eskalatu arte. Modalitate honetan zailtasun mailarik altuenak eskuratzen dira.
  • Bloke: altuera gutxi duten eskalada-murru eta harri blokeetan gauzatzen den eskalada modalitatea da eta erorketek ez dute arrisku handirik aurkezten. Beste eskalada mota batzuen arteko desberdintasuna sokarik gabe aritzearena da eta, garrantzitsuena, eskaladak eskatzen digun mugimendua egokiro egitearena.
  • Kirol-eskalada: lehiaketa zirkuitu batean egiten da, helduleku eta resina artifizialez osatutakoa. Helburua denbora zehatz batean ahalik eta garaien heltzea da. Eskalada naturalarekin alderatuta eskalatze
    estiloa, nahiz eta esfortsu fisikoa bera izan, guztiz desberdina da.

ZAILTASUN MAILAK:

  • I II III IV V+ 6a 6b 6b+ 6c 6c+ 7a 7b 7b+ 7c 7c+ 8a 8a+ 8b 8b+ 8c 8c+ 9a 9a+

Aitor.