MTV music week-aren harira

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Piztu Bilbo, Itzali MTV!

Poliziaz lepo dauden auzoak, hesiz jositako plazak eta publikoarentzat itxitako sarrerak, auzokideei kontrol eta identifikazio masiboak euren etxeetan sartzeko, etab. luze bat. Setiatuta dagoen herri baten egoera dirudien arren, Bizkaian MTV MusicWeek-aren lurreratzeaz baino ez gara ari. Aburto, Rementería eta oligarkia vasco-españolaren ordezkarien gerriak dantzan jartzen dituen erritmoen lurreratzeaz hain zuzen.

Urriaren 29ko astean eman zioten hasiera espektakuluari, egoitza bezala Barakaldo, Bilbo eta Durangoko kaleak hartuz. Getxoren okupazioa ere aurreikusita zegoen arren, azken orduko ezbehar metereologikoek show handiaren lekualdaketa behartu zuen Miribillako Bilbao Arenara. Ezerk ezin zuen hutsik egin, azken finean, Bizkaiko errekurtso publiko guztiak makroenbento berri baten menean zeuden, beste behin ere. Garrantzitsua dela uste dugu makroebento hau ospatzeko bideratu den diru publiko guztia nabarmentzea, itzultzeko inongo aurreikuspenik gabe, noski. Izan ere, ez dira gutxi kontzertu batzuen doakotasunarekin harrotu diren ordezkari politikoak. Hau guztia, noski, besteak beste, garbiketa zerbitzuek, suhiltzaileek, anbulantziek eta metroaren ordu gehigarriak suposatzen duten kostua kontuan hartu gabe. Bideratutako diru kopuru totala ez da guztiz argi geratu.

Ahots ezberdin askok, Udaletxetik hasi eta Aldundiraino, enpresa pribatu eta Eusko Jaurlaritzatik pasatuta, erabateko optimismora deitzen gintuzten. Bilbok agertoki internazionalean txoko bat irabaziko zuen eta aurrerapausu erraldoi bat emango zuen hiri global, zabal eta kosmopolita baten eraikuntzan. Euskal Kulturak –eta euskarak– eta “feminismo urbano” gisa izendatu zuten horrek urrezko aukera bat zuten erakuslehio internazionalean agertzeko.

Alabaina, foku eta kartel publizitario handien atzean, Herri Langile bat dago, MTVak ordezkatzen duen kultura eredu eta hiri eredu elitista, patriarkal, kolonial eta prefabrikatu honen inposizio saiakerarekin kontraesan antagonikoan dagoena. Herri Langileaz hitz egiten dugunean, subjektu politiko batez ari gara, kontzientea, eta periferiatik, albo batera utzitako auzoetatik eta auzo militarizatuetatik eraikitzen dena. Alde batera uzten duen eta bere eraikuntzan parte hartzera inoiz gonbidatua izan ez den hiri eredu honetan islatuta ikusten ez den subjektu bat. Ikusi, ikutu, usaindu eta sentitu ezin ditzakeen kulturaz eta ospeaz nekatu den Herri Langileria batetaz ari gara.

Artea edo kultura ez dira prefabrikatu daitezkeen, kontsumo arinera bideratutako eta masetatik hurrun produzitu daitezkeen paketeak. Kontrara, artea eta kultura, –beraz musika ere– Herri Langiletik jaiotzen dira, eta baita bere konradikzioetatik. Vladimir Mayakovsky poeta eta antzerkigileak esan bezala “Artea ez da mundua islatzeko ispilu bat, mundua kolpatzeko mailu bat baizik”. Uste dugu hau bai euskal kulturari eta baita euskarari eslei dakiokeen esaldi bat dela. Ez dugu uste euskaran eta euskal kulturan kuoten erabilpenak, MTV Music Week bezalako makroebento batean, guk nahi dugun gizartea eratzen lagunduko digunik. Are gehiago kontuan baldin badaukagu MTVak enpresa multinazional bat direla, egunero ideologia burgesa erreproduzitzen eta estereotipo arrazista eta matxistak betikotzen dituena. Ez dugu uste euskara eta euskal kultura kuota bat izan beharko liratekeenik, ez eta elementu folkloriko hutsal bat, kontrara poetak aipatzen zuen martiloa izan behar dute, guk mundua ikusteko, ulertzeko eta eraldatzeko herraminta izan behar dute.

Honegatik guztiarengatik, pasaden Urriaren 29an egin genuen prentsaurrekoan, Piztu Bilbo-Itzali MTVtik, beste Bilbo bat eraikitzeko hiri eredu hegemoniko honen aurka aurrez aurre jartzea ezinbesteko ikusten duzuen guztioi antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko gonbitea luzatu genizuen. Lehenengo ekintza azaroaren 1ean egin genuen, Alde Zaharreko kaleetatik kalejira bat egin eta Arriaga Antzokian bukatzea zen asmoa. Ez genuen baina plaza Ertzaintzaren indar polizialez lepo egongo zenik espero. Ertzaintzek, gure presentzia hutsarekin nahiko haserre, kalejira girotzen zuen musika amatatzera derrigortu gintuzten. Dirudienez, MTVMusicWeek-ean MTV ahalguztidunak markatutako erritmoetara eta ekitaldiaren antolatzaileek pribatizatutako espazioetan soilik abes eta dantzatu daiteke. Guk argi utzi dugu, ez diogu inongo enpresari ez eta txapela buruan eta korbata lepoan darabilen inongo oligarkari non dantzatu eta abestu dezakegun esaten utziko. Izan ere, konbentzituta gaude espazioek hirian gehiengoaren ongizatera bideratuta egon behar dutela eta guztion arteko elkargune izan behar dutela. Horregatik helburu bezala espazio publikoaren pribatizazioa eta komertzializazioa dutenek, gure hiria turisten argazkietarako izango den erakuslehio bihurtu nahi dutenek, aurrean edukiko gaituzte.

Barrikada batean bizi gara eta hau nahiko argi geratu zen kalejira Arriaga Antzokira iritsi eta polizia eta segurtasun pribatuak porrazoka eta bultzaka bertatik urrunduarazi gintuztenean. Gainera, salatu nahi dugu arratsalde hartako poliziaren jokaera onartezina gutxi ez balitz, mobiliazioetan parte hartzen ari zen emakume bat atxilotua eta Ertzaintzaren komisaldegira trasladatua izan zela “autoritateari atentatu” egitea egotzita. Beste kide ugari identifikatuak eta isun ekonomikoekin mehatxatuak izan ziren. Piztu Bilbo Itzali MTVtik gure elkartasun guztia adierazi nahi diogu mobilizazioetan zehar errepresio polizialarengatik kaltetua izan zen edozeini. Eguna bukatzeko, beti ere “beltzen” zenbait furgonaren begiradapean, antolatuta geneukan performance-az disfrutatu ahal izan genuen, zirko eta antzerki talde batek MTVak humoretik salatu zituelarik.

Hurrengo egunean, azaroaren 2an, Jule Goikoetxea filosofialari eta UPV-EHUko irakasleak dinamizatutako mahainguru bat antolatu genuen Zirika Herri Gunean. Gonbidatu ezberdinak eduki genituen: Monusek makroebentoek euren harrera hiriak direnekin dituzten harremanez eta hirian duten ondorioez hitz egin zuen; Lutxo Egiak espazio publikoaren okupazio sinbolikoarengatiko borrokaz hausnartu zuen; Errekaleor Bizirikeko auzokide bat espazio publikoek kapitalaren erreprodukzioan betetzen duten funtzioaz aritu zen; eta Harrera Auzoak-eko kide batek autogestioa eta elkarlaguntza nabarmendu zituen, azken hileetan Bilbon pertsona migranteen kolektiboarekin edukitako esperientzian oinarrituz. Espazio publikoaren eta hirietan egiten diren makroebentoen inguruko debatea oso aberasgarria izan zen eta hausnarketa oso interesantei bide eman zien, bai gonbidatuen aldetik eta baita entzuleen artetik ere. Debatea bukatzean, Bilboko alkatearen klon ugarik, “gymcana” desobediente bat eraman zuten aurrera. Petter Griffin haiek gure bizi eta hirien merkantilizazioaren errudun ezberdinen egoitzak markatu zituzten, BBK, Batzokia eta Turismo Ofizina kasu. Ekintza honekin, argi utzi nahi dugun kapital, burgesia eta oligarkia bezalako kontzeptuek abstraktuak eman dezaketen arren, identifikatzen errazak direla, barrikadaren beste aldean daudela eta herri mugimenduaren antolaketa eta sendotzearekin aurre egin behar zaiela ikusarazi nahi izan genuen.

Zapatu goizean, Azaroaren 3an, Bilboko kaleak zeharkatu zituen bizikleta martxa bat abiatu zen, lau haizetara hiri eredu berri baten aldeko gure aldarria bota zuena. Ozen eta argi MTVa Bilbon ongi etorria ez dela adierazi zuen. Ibilbidea bukatzean, parte hartzaile guztiak txokolatada batekin hartuak izan ziren, arratsaldeko manifestaziorako indarberrituz. Manifestazioa Eliptika Plazan hasi zen eta Udaletxera bere bidea “Piztu Bilbo, Itzali MTV”, “MTV kanpora” edo “Kultura herritik eta herriarentzat” bezalako ohi ozenen artean hasi zuen. Piztutako Bilbo bat beldurrik gabe zebilen, MTVaren kontra; baina haratago, kapitalaren espektakulu higuingarriaren aurka. Udaletxera heltzean, beste behin, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren jazarpena jaso genuen. Bultzatu eta jo gintuzten, gazte bat atxikitu ere egin zuten. Hala ere, azken ekitaldia aurrera eraman genuen. Finean, euren errepresioa bertan geudenon ziurtasun eta osotasuna gainditzeko nahikoa ez zela erakutsi genien. Zentzu honetan, Piztu Biltzo, Itzali MTVtik eskerrak eman nahi dizkizuegu, egunotako presentzia polizial itogarria gainditu eta manifestazioan eta aste osoan zeharreko ekintzetan parte hartu zenuten guztioi.

Hau ezin da gelditu, Bilboren inguruko eztabaida mahai gainean dago berriz ere, sua bizitu egin da berriro ere. Kapitalismoaren ordezkarien errelato hegemonikoak kolpez kolpe gero eta arrakala gehiago ditu. Gu guztion erantzunkizuna da egunez egun, auzoz auzo, elkartasun eta elkar babesteko sareak osatzen joatea; bizi nahi dugun gizartea, etxetzat nahi dugun hiria, eraikitzen joatea. Kale eta plazak berreskuratzea. Integratuarazteko eta folklorizatzeko erabiltzen dituzten postalak apurtzea. Hau da gure lana eta horretan jarraituko dugu. Bukatzeko, Piztu Bilbo, Itzali MTVtik guztiok animatu nahi zaituztegu indarrak batu eta guztiz beharrezkoa den eztabaida honetan parte hartzera.

manifestazioa-1-2018-11-3


AL HILO DE LA MTV MUSIC WEEK

Barrios infestados de policía, plazas valladas y accesos cortados al público, controles e identificaciones masivas a vecinos para entrar en sus propias casas. Parece la descripción de un estado de sitio, pero no hablamos de otra cosa que del desembarco en Bizkaia de la MTV MusicWeek. La llegada de los ritmos que hacen romper las caderas a Aburto, Rementería y demás representantes de la oligarquía vasco-española.

El espectáculo daba comienzo la semana del 29 de octubre, tomando como sedes las calles de Barakaldo, Bilbo, y Durango. También estaba prevista la ocupación de Getxo, pero las inclemencias meteorológicas forzaron el traslado del gran show al Bilbao Arena de Miribilla. Nada podía fallar, todos los recursos públicos de Bizkaia estaban, una vez más, a disposición de la celebración de un nuevo macroevento. Creemos importante señalar los millones de euros de dinero público que se han destinado a fondo perdido, puesto que no son pocos los representantes políticos que se han vanagloriado de la gratuidad de los diferentes conciertos, por no hablar de gastos indirectos en concepto de servicios de limpieza, despliegue policial, bomberxs, ambulancías y horas extra del metro, entre otros. La cifra total de euros destinada no queda del todo clara.

Diferentes voces desde ayuntamientos hasta Diputación, pasando por empresas privadas y Gobierno Vasco llamaban al optimismo más absoluto, Bilbao se iba a hacer hueco en la escena internacional y daba un paso de gigante en la construcción de una ciudad global, abierta y cosmopolita. La cultura vasca y el euskera, por su parte, al igual que lo que denominaron el “feminismo urbano”, tendrían una oportunidad de oro para mostrarse en un escaparate internacional de primer orden.

Sin embargo, más allá de los focos y de los grandes carteles publicitarios, existe un pueblo trabajador que entra en contradicción antagónica con este intento de imposición de un modelo cultural y de ciudad abiertamente elitista, patriarcal, colonial y prefabricado que representa la MTV. Cuando hablamos de pueblo trabajador, hablamos de un sujeto político, consciente,que toma forma desde la periferia, desde los barrios más abandonados y militarizados. Un sujeto que no se ve ya más reflejado en un modelo que le excluye y que nunca le hizo partícipe de su construcción. Hablamos de un pueblo trabajador que se ha cansado de escuchar hablar de una cultura y de un prestigio internacional que no puede ver, tocar, oler ni sentir porque le es ajeno.

El arte o la cultura no son paquetes de previa fabricación, de rápido consumo y de producción lejana a las masas. Al contrario, el arte y la cultura, por lo tanto también la música, nacen del pueblo trabajador, de sus contradicciones. Nacen de la experiencia y vuelven a la realidad con ánimo de transformarla. Tal y como decía el poeta y dramaturgo Vladimir Mayakovsky: “El arte no es un espejo para reflejar el mundo, sino un martillo con el que golpearlo”. Creemos que esto es aplicable tanto a la cultura vasca como al euskera. No creemos que el uso por cuotas, en un macroevento como el de la MTV MusicWeek, del euskera y la cultura vasca contribuya a construir el modelo de sociedad que perseguimos. Más si tenemos en cuenta que la MTV es una empresa multinacional que reproduce en nuestro día a día la ideología burguesa y perpetúa estereotipos racistas y machistas. Creemos que el euskera y la cultura vasca no deben ser una cuota, ni un simple elemento folclórico, sino que deben ser el martillo al que aludía el poeta ruso, deben ser la herramienta con la que nosotros vemos, entendemos y transformamos el mundo

Por todo ello el pasado 29 de octubre, desde PiztuBilbo, Itzali MTV, presentamos en rueda de prensa un calendario de movilizaciones con el objetivo de hacer una llamada a la participación de todos aquellos que sienten como algo imprescindible para construir otro Bilbo, el plantar cara a este modelo de ciudad hegemónico. El primero de los actos tuvo lugar el 1 de noviembre y consistió en una kalejira por las calles del Casco Viejo. La intención de ésta, era finalizar en la plaza del Teatro Arriaga, sin embargo nos encontramos con una plaza totalmente tomada por las fuerzas de la Ertzaintza. Los agentes, visiblemente irritados con nuestra presencia, nos obligaron a apagar la música que ambientaba la kalejira. Al parecer, en la MTV MusicWeek sólo se puede cantar y bailar en los espacios privatizados por la organización del evento y a los ritmos que marca la todopoderosa MTV. Nosotros lo dejamos claro, no permitiremos que ninguna gran empresa ni ningún poderoso oligarca de txapela y corbata, nos diga qué cantar o dónde bailar, pues creemos que el espacio en la ciudad debe ser un bien común, un punto de encuentro para todos, por ello, aquellos que tienen como objetivo la privatización del uso del espacio público y su comercialización, aquellos que quieren convertir la ciudad en un mero escaparate donde los turistas puedan sacarse fotos, nos tendrán enfrente.

Vivimos en una barricada y esto quedó presente cuando la kalejira llegó al Arriaga y todo un despliegue de policías y seguridad privada reaccionó alejándonos del lugar a empujones y porrazos. Además, queremos denunciar que, durante la inaceptable actuación policial de aquella tarde, una compañera fue detenida y trasladada a dependencias policiales por la Ertzaintza, acusada de “atentado a la autoridad”. Otros tantos compañeros fueron identificados y amenazados con multas económicas. Desde PiztuBilbo, Itzali MTV toda nuestra solidaridad a los afectador por la represión policial durante todas las movilizaciones. Para finalizar la jornada, siempre bajo la atenta mirada de varias furgonetas de los “beltzas”, pudimos disfrutar en el Arenal de una performance por parte de un grupo de circo y teatro donde se denunciaba desde el humor la presencia en Bilbo de la MTV.

Al día siguiente, 2 de noviembre, celebramos en Zirika una mesa redonda dinamizada por la filósofa y profesora de la UPV Jule Goikoetxea. Contamos con la participación de diferentes ponentes: Monus habló de la relación de los macroeventos y su impacto en las ciudades que los acogen; Lutxo Egia reflexionó sobre la lucha por la ocupación simbólica del espacio público; una habitante de Errekaleor Bizirik trató el tema del espacio público como lugar de reproducción del capital; y una compañera de Harrera Auzoak hizo énfasis en la autogestión y la solidaridad basándose en la experiencia del colectivo con las personas migrantes llegadas a Bilbao en los últimos meses. El debate en torno al espacio público y la realización de macroeventos en las ciudades fue muy enriquecedor y dio lugar a reflexiones muy interesantes, tanto por parte de los ponentes como del público presente, que participó con preguntas e intervenciones varias. Al finalizar el debate, un nutrido grupo de clones del señor alcalde de Bilbao, Peter Griffin, llevaron a cabo una gymcana desobediente mediante la cual se señalaron las sedes de los diferentes culpables de la mercantilización de la ciudad y de nuestras vidas, tales como BBK, PNV o la Oficina de Turismo. Con esta acción queremos dejar claro, que pese a lo abstractos que puedan parecer conceptos como capital, burguesía u oligarquía, los responsables de nuestra situación tienen nombre y cara, son identificables, están al otro lado de la barricada y se les debe combatir mediante el fortalecimiento y la organización del movimiento popular.

El sábado 3 de noviembre, por la mañana, una marcha ciclista recorrió las calles de todo Bilbo lanzando a los cuatro vientos la reivindicación de un nuevo modelo para nuestra ciudad y diciendo alto y claro que la MTV no es bienvenida. Al finalizar el recorrido, se recompensó a los participantes con una chocolatada popular que nos ayudó a todos a recuperar fuerzas de cara a la manifestación de la tarde. La marcha partía de la Plaza Eliptika e iniciaba su camino hacia el Ayuntamiento entre fuertes gritos de “PiztuBilbo, Itzali MTV”, “MTV kanpora” o “Kultura herritik eta herriarentzat”. Un Bilbo encendido caminaba sin miedo, contra y más allá de la MTV, contra y más allá del grotesco espectáculo del capital. Al llegar al ayuntamiento, una vez más, recibimos el hostigamiento tanto de la Ertzaintza como de la Policía Municipal cuyos agentes nos empujaron y golpearon, llegando incluso a retener a un compañero. Pese a todo, demostramos que su represión no podía hacernos frente y gracias a la firmeza y entereza de los asistentes, el acto final se llevó a cabo. Desde PiztuBilbo, Itzali MTV queremos dar las gracias a todos aquellos que, pese a la asfixiante presencia policial de estos días, participaron tanto en la manifestación como en el resto de actos convocados durante la semana.

Esto no se detiene, el debate sobre el Bilbo que queremos se ha vuelto a poner sobre la mesa durante estos días y la mecha se ha reavivado. El relato hegemónico del capitalismo y sus representantes se resquebraja a cada golpe. Es responsabilidad de todas nosotras construir día a día, barrio a barrio, tejiendo redes de solidaridad y apoyo mutuo, la sociedad en la queremos vivir, la ciudad en la que queremos habitar. Reapropiarnos de calles y plazas, romper la idílica postal en la que nos quieren integrar y folclorizar. Esa es nuestra tarea y en ello seguiremos. Para finalizar, desde PiztuBilbo, Itzali MTV queremos animar a todos a unir fuerzas y a participar en este debate que creemos totalmente necesario.

Anuncios

Ikasle Okupak – Hausnarketa

Okupatzen gaituen gaia lantzeari ekin baino lehen,  gaiak berak izan ditzakeen konplikazio sozialak eta sakontasun erreala tarteko, berau  bere testuinguruan kokatzea komenigarri deritzogu, hau da, okupazioaren dinamika (beste apropiazio dinamika batzuetara estrapolatu daitekeen logika baten baitan),  logika kapitalistaren baitan, (edo egun bizitzera kondenatuta gauden errealitatean)  azaldu eta ulertzea. (haraba.info)

Sistemak duen funtzionatzeko eraren ondorioz, askotan,  errealitatea desitxuratuta agertzen zaigu gure kontzientzian.  Lan abstraktuaren (buru, gihar eta artikulazioen gastua orokorrean ulertuta, denbora kantitate inbertsio bezala, merkantzien arteko elkartrukea balio kristalizatu kantitate berdinen arteko elkartruke izatea ahalbidetzen duena), harreman sozialaren baitan ezkutatzen diren determinazio guztiak  (hala nola, produzitzeko eta produkzio horren zirkulatzeko erak, prozesu historiko baten ondorioz, era biolento batean desjabetutako klase baten, eta aurrez aurre duen, bizitzeko beharrezkoak diren produktuak ekoizteko bitartekoen jabetza duen beste klase baten existentzia aurresuposatzen duela, eta beraz, lehena bere lan indarra bigarrenari saltzera behartuta egotea bere biziraupena bermatu ahal izateko),  desagertu egiten dira kapitalaren erreprodukzioan eta  hauen ordez, fenomeno ezberdinen  aparientzia (bere baitan gordetzen duen esentziaren errealizazioak ematen dion “bizitza propioa”)  agertzen zaigu begien aurrean.

Hau, Marxek fetitxe moduan definitu zuena,  zirkulazioaren esferaren funtzionamenduarekin berresten da. Bertan,  norbanakoak,  era aske batean aritzen dira,  haien lanaren produktu diren  (izan zuzenki –artisau batek bere tailerrean eginiko zapata parea-, zein zeharka –enpresari batek bere fabrikan egindako zapata parea)  merkantziak (eta beraz “logikoki” haien jabetza direnak),  era aske batean, bere lanaren produktu diren merkantziak merkaturatzen dituzten norbanakoekin elkar-ekintzan, bakoitzak dituen beharrak asetzeko asmoz.

Nahiz eta  funtzionamendu honen azpian, klaseen arteko talka (lanaren eta kapitalaren arteko kontraesana)  ezkutatu, horren “logikoki” gauzatzen den prozesuak,  sistema kapitalista zilegiztatu egiten du gure kontzientzietan, gure lan indarra saltzea beharrezkoa eta aukera bakarra dela pentsatzetik (nahiz eta hau kondizio konkretu batzuen ondorio izan),  produktuen apropiazioa merkatuan, eta diruaren bitartez soilik eman daitekela pentsatzera eramaten gaitu.  Txanpon beraren beste aldean, funtzionatzeko era berri baten zentzua, eta horrela aukera,  baztertu eta kondenatu egiten dira gure kontzientzian.  Okupazioak, zentzu batean, bizitzeko (produzitzeko, elkartrukatzeko, harremantzeko, pentsatzeko) era berri  horri erantzuten dio.

DW3VvXhWkAAn2S5.jpg

Heldu gara testu honek garatzea helburu zuen gaira, zentzu hertsian.  Azalpenak 2 zutabenagusi izango ditu hemendik aurrera,  okupazioaren zergatia alde batetik, eredu berri baten garapenaren logikan,  eta harremanak garatzeko era berri horren inguruko zertzelada edo apunte batzuk, nahiz eta hau, denon artean garatzeko gai bat izan, egunerokotasuneko praxian oinarrituta dagoena eta beraz, gure esposizio gaitasuna oso mugatua eta pobrea izan.

Ade batetik,  langile klasearen determinazio objetiboak  eragindako miseria daukagu.  Bizitzeko beharrezkoak dituen bitartekoak produzitzeko gaitasunik ez izateak, lehenago aipatu bezala bere  lan indarra saltzera behartzen du,  besteren aberastea elikatzeko (berriz azpimarratu behar da atal honetan, egoera honek dakarren ibilbide historikoaren eta egungo egoeraren izaera biolentoa, esplizituki langile greba edo protestetan polizien kargetan adierazten dena baina berezkotasunez harremanetan aurkitzen dena). Azken hau  gainbalioaren estrakzioaren bitartez gauzatzen da. Gainbalioa,  langileari soldata bezala ordaintzen zaion (hurrengo egunean berriro ere lan egiteko prest egoteko jasotzen duen ekoizpen sozialaren zatia)  eta honek produzitzen duenaren arteko aldea izango litzateke, bestela esanda,  produzitzen duenaren zati bat bere erreprodukzioa bermatzeko produzitzen ariko den bitartean, burgesaren aberastasuna garatzen ariko da beste alde batetik. Gaur egun bi aspektu horien arteko aldea imaginaezina da eta dinamika horren ondorio da, pertsona batzuek haien zoriontasuna ospatzeko txanpaina astinduz gela bat zikintzen duten bitartean, munduko beste alde batean familia bat egarriz itotzen egotea, besteak beste, edo pertsona batzuen etxeetan haien soldatapeko esklabu domestiko guztiek lo egiteko besteko lekua dagoen bitartean, beste pertsona batzuk kutxazain batean lo egitera kondenatuta egotea.

Gainbalio horren erreapropiazioa, ez da gure miseriaren errudun direnen eskutik etorriko.  Gure gain geratzen da, egoera horri buelta eman eta gure kabuz aurrera eraman ditzakegun dinamikak logika horren baitan kokatzea, ahal den neurrian soldataren beharrezkotasunetik askatuz. Janaria supermerkatuetan geureganatzetik, etxebizitzak kalean geureganatzera. Langile klaseak behar inmediato batzuk asetu behar ditu objektiboki eta hau gure antolakuntzaz soilik lor dezakegu, aipatutako  erreapropiazio dinamika eta bestelako proposamenen (erropak garbitzeko txoko autogestionatuak, auzoan kudeatutako baratzak, haurren heziketa kolektiboki aurrera eramateko lokalak, etab.)  bitartez.

Bestetik,  behar inmediatoak asetzeko autoantolakuntzaz gain,  kapitalaren boterea aurkitzen dugu, jabetza pribatuan oinarritzen dena eta sistemaren sustantzia eta zutabe dena aldi berean. Kapitalak, izan forma publikoan (udaletxeak Ensanche 21ren bitartez kudeatzen dituen etxeak),  zein pribatuan (Iberdrolak bere jarduera aurrera eramateko behar dituen ofizinak),  ondasun ezberdinen forma hartzen du gure aurrean eta beste elementu askoren artean  horietan oinarritzen du bere langile klasea zapaltzeko gaitasuna. Garrantzia hau era oso argigarri batean ikusten da okupazio baten aurrean indar polizialen basakeria erabiltzeko izaten duten erraztasunean. Gauzak horrela, ondorio zuzena da,  jabetza pribatuari eginiko eraso oro, zentzu batean edo bestean  haren objektu antagonikoaren, langile boterearen, alde eginiko ekintza bat izango dela.

Bigarren aspektuari dagokionez, beste bi alderdi. Alde batetik,  harremantze eredu berri baten beharra. Bizi dugun errealitateak sortutako miseria ezberdinen artean aurkitzen dugu, pertsonen artean harremantzeko dugun era.  Objektuak giza gaitasun/ezaugarriz betetzen dituen bitartean, pertsonak merkantzia bihurtzen dituen logikak,  eragin zuzenak ditu gure egunerokotasunean, izan lagunekin konpartitzen ditugun tarte gehienek diruaren erabilera barnebiltzen dutela (honen adibide argia da taberna sozializatzeko eremu bezala ulertzea), lana soldatatik kanpo ez ulertzea (zure kotxea mendian trabatuta gelditzean zure seguroari edo guardia zibilari deitu behar izatea), harreman guztien oinarrian kontrola, konpetentzia, inbidia, asetze pertsonala, geurekoikeria… egotea, eta ezagun egiten zaizkigun eta abar luze bat.

Honek, eredu aske eta askatzaile baten beharra jartzen du gure aurrean. Hau  ezinbestean egungoaren gaindipenaz soilik orokortu daitekeen arren, gure egunerokotasunean, kapitalaren hatzaparretatik geureganatzen ditugun espazioetan garatzen hastea dagokigu, denoi. Pertsonen arteko  elkartasun interes gabea oinarri, aurreko parrafoan aipatutako sintoma guztiak alde batera utziko dituen ereduaren garapenak,  hala ere, zailtasun ugari aurkitzen ditu bere bidean, asko honen enbrioitasunaren ondorioz, oraindik ere gure kontzientzia zamatzen duten elementu burgesak tartean.  Berebiziko garrantzia du elementu hauek identifikatu eta hauei aurre egitea, nahiz eta askotan honetarako zailtasunak izan (gainontzeko aspektuetan bezala errealitatea desitxuratuta aurkezten baitzaigu eta konbikzioz onartzen baititugu elementu arrotz horiek) jarrera  hauek erreproduzitzeak kaltea eta gure helburuak atzeratzea besterik ez du eragiten.

ikasle-okupak-1Gure artean konpartitutako denbora euskarri, bizi proiektuaren garapenaren berme izango diren konfiantzazko harremanak helburu egin behar dugu lan. Jendea ezagutu, jendearekin tratatu, jende horrekin lan egin eta bizi ahal izateko.

Eta honetan dihardugu, zailtasunak zailtasun eta gure txikitasunean, eta honetan arituko gara, zailtasunak zailtasun, guztia baitugu irabazteko. Kalean ikusiko gara.

Okupazioa delitua bada, gora delinkuentzia! JoTaKe!

Ikasle okupak

#NoG20 #Hamburg Updates July 7: Live-Blog Block G20 — Enough is Enough!

On June 28th we started to publish regular updates with news about the NoG20 protests in Hamburg. Today with block the summit and other updates. We will update this page regularly. Refresh the page to see the updates. Image: One of todays blockades. Image by Twitter account @fcmc_info

a través de #NoG20 #Hamburg Updates July 7: Live-Blog Block G20 — Enough is Enough!

Sapuetxe bizirik dau!

Durangoko Udalak diru publikoko 425.000 € gastetako asmue deko bizirik dauen eraikin pribau bat (Sapuetxe) botatzeko.

Horregaitik, Durangoko Udalari eskatzen deutsagu Sapuetxen eraisketa prozesue bertan behera izteko, bizirik dauen proiektu bat dalako ta bertan adin guztixetako jentiek parte hartzen dauelako.

Horren lekuko diez burutzen diezen proiektu anitzak:

Umien txokoa: umien zorixonak ta bestelakuek ospatzen dabez lehenengo pisuen dauen txoko honetan.

Kurdistanen aldeko ekintzak: antolatzen doguzen jardunaldixetatik ataratako dirue zuzenien Rojava-ra bieltzen da.

Sapubistro: Hilebetero azken barikuen, Umerri proiektuko gurasuek bertoko produktuekin eindako afari begano ta ekologikue eskeintzen dabe.

La noche boluda: Hilebetero hirugarren ostegunien egoten dan antzerki kabareta. Pintxo-potien alternatiba deittu ixen dotzie ta aretue txiki geratzen da.

Aterpetxie: Ekintzetan hartu emonien gabizenontzako, leku atsegin bat atondute dau hirugarren pisuen.

TOK (Traperu Oholtza Kolektiboa): Momentu honetan euren antzez-lanaren prestaketan laugarren pisuen, ta ikastaruek bebai emoten dauz bertan.

Serigrafia tailerra: laster martxan hasiko dan proiektue da.

Hemen joteko proposatzen dozkuezan musika taldiei edo liburu aurkezpen eta hitzaldi proposamenei, ahal dogun guztixetan baietz esaten saiatzen gara, euren musika ta proiektuek ezagutarazten laguntzeko asmoz.

Guzti honi forma emoteko, astero batzen gara proiektu aberasgarri honekin hazten jarraitzeko.

Honetaz aparte, Sapuetxen bertoko produktuen aldeko apustue eitten dogu, ta tabernan dauen generuen 100% ahalik eta gertukuena da. Horrek diru margen gitxiau emon arren, uste dogu tokiko ekonomia bultzetako ezinbesteko apustue dala.

Sapuetxek, beste edozein etxek moduen, bere 19 urtietan ziher sasoi hobiek ta sasoi txarrauek eukin dauz, ta gu danetatik ikesten saiatu gara. Argi dekogu, garena garela gatozen lekutik gatozelako.

Durangon dauzen biherrizenak kontutan hartute, Durangarrek benetan gure dabe euren dirue horretan gastetie? Hori da Durangok dekon lehentasun bat?

Zegaitik ez dabe diru hori danon etxebizitza eskubidie bermatzera bideratzen, adibidez?

Sapuetxe eraikina jabego pribatukue da ta bere azpittik erreka pasetan da. Horregaittik, jabeak, Iparraldeko Ur Konfederazioak ta URA agentziak dekie bere ardura. Zegaittik hartu dau udalak bere gain asumitzie ez dagokion gastue? Ze interes dau erabaki horren atzien?

                                        SINATU!!

 75796093

Ospa Altsasutik, Ospa Sakanatik eta Ospa Euskal Herritik

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Ospa mugimendua (Altsasu) Altsasun azken gertakarien harira Ospa Mugimenduak honakoa adierazi nahi du: Altsasun errepresioarekin zerikusirik duen edozein gertaera, ezin da inolaz ere bizi dugun testuingurutik kanpo ulertu. Ez gara egoera normalizatu batean bizi, eguneroko ogi baitugu indar-errepresiboen mehatxu, oldarkeri, kolpe, check-pointak eta abar luzea.

a través de Ospa Altsasutik, Ospa Sakanatik eta Ospa Euskal Herritik — Borroka Garaia da!

A propósito de ORBEKÔ

Ya ha quedado atrás la celebración del 15º Aniversario de ORBEKO ETXEA, nos hemos tomado unas “vacaciones” para cargar pilas, hacer algunos arreglos necesarios y ahora…vamos a por los 16.

Durante este tiempo han pasado por la casa un montón de gente distinta que ha ido desarrollando un sinfín de actividades, personas que merecen su reconocimiento, pues sin ellas, no habríamos llegado hasta aquí.

15 años dan para mucho y en este tiempo Orbeko ha pasado por tiempo buenos y otros no tan bueno, debido a problemas que no se supieron solucionar; lo que originó que la mayoría de la gente dejara de participar en la asamblea. Por suerte, toda NO. A falta de gente hubo que echarle muchas ganas y mucho empeño para conseguir (hace algo más de 4 años) que se incorporara gente nueva, solucionar los problemas y volver a reactivar la asamblea.

Quiero agradecer y felicitar a las pocas personas que hacéis posible que siga para adelante la actividad en Orbeko de esto que llamamos movimiento alternativo. En los últimos 2 años la participación de la gente ha ido bajando en cantidad y subido en calidad, sois la oxtia, es un placer y un lujo para mi, estar entre personas como vosotras. Sí, se les echa de menos y a veces cuesta llegar a todo, pero ellxs se lo pierden, espero que lo hayan disfrutado y les haya hecho más libres. A los demás, os animo a seguir disfrutando y difundiendo nuestra REVOLUCIÓN SOCIAL.

Imaginad por un momento, que no tendríamos Orbeko (…) ¡Qué mierda, verdad?!

Pues claro que hace falta esforzarse; dar lo mejor de ti a cambio de…alguna penuria y mucha satisfacción, pero la penuria se pasa, la satisfacción es eterna! Así que no perdáis el buen humor, la determinación, la motivación y la contundencia, para que una tontería no haga mandarlo todo a la mierda y las dificultades sean retos a los que te enfrentes para aprender. Que ganas, sigues. Que pierdes, sigues. Ya aparecerá quien cuente la historia porque alguna vez paso por allí y vendrá quien se dedique a llenar de mierda lo que personas (drogadas o no) con su esfuerzo y dedicación crearon.

Somos afortunados de tener un espacio liberado, donde a través de la AUTOGESTIÓN y mediante una asamblea, poder desarrollar y divulgar nuestras ideas.

Pero la fortuna no cae del cielo. Por un poco de tu tiempo….

                                                                                                ¡¡ORBEKO TE DA VIDA!!

¡¡GOAZEN ORBEKORA!!

De txapuza en txapuza HASTA LA VICTORIA FINAL

princi.jpg

RAFA

-Drogadxs y Konstructorxs-

…nadie hablará de nosotrxs cuando salgamos de las drogas, o si??