MTV music week-aren harira

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Piztu Bilbo, Itzali MTV!

Poliziaz lepo dauden auzoak, hesiz jositako plazak eta publikoarentzat itxitako sarrerak, auzokideei kontrol eta identifikazio masiboak euren etxeetan sartzeko, etab. luze bat. Setiatuta dagoen herri baten egoera dirudien arren, Bizkaian MTV MusicWeek-aren lurreratzeaz baino ez gara ari. Aburto, Rementería eta oligarkia vasco-españolaren ordezkarien gerriak dantzan jartzen dituen erritmoen lurreratzeaz hain zuzen.

Urriaren 29ko astean eman zioten hasiera espektakuluari, egoitza bezala Barakaldo, Bilbo eta Durangoko kaleak hartuz. Getxoren okupazioa ere aurreikusita zegoen arren, azken orduko ezbehar metereologikoek show handiaren lekualdaketa behartu zuen Miribillako Bilbao Arenara. Ezerk ezin zuen hutsik egin, azken finean, Bizkaiko errekurtso publiko guztiak makroenbento berri baten menean zeuden, beste behin ere. Garrantzitsua dela uste dugu makroebento hau ospatzeko bideratu den diru publiko guztia nabarmentzea, itzultzeko inongo aurreikuspenik gabe, noski. Izan ere, ez dira gutxi kontzertu batzuen doakotasunarekin harrotu diren ordezkari politikoak. Hau guztia, noski, besteak beste, garbiketa zerbitzuek, suhiltzaileek, anbulantziek eta metroaren ordu gehigarriak suposatzen duten kostua kontuan hartu gabe. Bideratutako diru kopuru totala ez da guztiz argi geratu.

Ahots ezberdin askok, Udaletxetik hasi eta Aldundiraino, enpresa pribatu eta Eusko Jaurlaritzatik pasatuta, erabateko optimismora deitzen gintuzten. Bilbok agertoki internazionalean txoko bat irabaziko zuen eta aurrerapausu erraldoi bat emango zuen hiri global, zabal eta kosmopolita baten eraikuntzan. Euskal Kulturak –eta euskarak– eta “feminismo urbano” gisa izendatu zuten horrek urrezko aukera bat zuten erakuslehio internazionalean agertzeko.

Alabaina, foku eta kartel publizitario handien atzean, Herri Langile bat dago, MTVak ordezkatzen duen kultura eredu eta hiri eredu elitista, patriarkal, kolonial eta prefabrikatu honen inposizio saiakerarekin kontraesan antagonikoan dagoena. Herri Langileaz hitz egiten dugunean, subjektu politiko batez ari gara, kontzientea, eta periferiatik, albo batera utzitako auzoetatik eta auzo militarizatuetatik eraikitzen dena. Alde batera uzten duen eta bere eraikuntzan parte hartzera inoiz gonbidatua izan ez den hiri eredu honetan islatuta ikusten ez den subjektu bat. Ikusi, ikutu, usaindu eta sentitu ezin ditzakeen kulturaz eta ospeaz nekatu den Herri Langileria batetaz ari gara.

Artea edo kultura ez dira prefabrikatu daitezkeen, kontsumo arinera bideratutako eta masetatik hurrun produzitu daitezkeen paketeak. Kontrara, artea eta kultura, –beraz musika ere– Herri Langiletik jaiotzen dira, eta baita bere konradikzioetatik. Vladimir Mayakovsky poeta eta antzerkigileak esan bezala “Artea ez da mundua islatzeko ispilu bat, mundua kolpatzeko mailu bat baizik”. Uste dugu hau bai euskal kulturari eta baita euskarari eslei dakiokeen esaldi bat dela. Ez dugu uste euskaran eta euskal kulturan kuoten erabilpenak, MTV Music Week bezalako makroebento batean, guk nahi dugun gizartea eratzen lagunduko digunik. Are gehiago kontuan baldin badaukagu MTVak enpresa multinazional bat direla, egunero ideologia burgesa erreproduzitzen eta estereotipo arrazista eta matxistak betikotzen dituena. Ez dugu uste euskara eta euskal kultura kuota bat izan beharko liratekeenik, ez eta elementu folkloriko hutsal bat, kontrara poetak aipatzen zuen martiloa izan behar dute, guk mundua ikusteko, ulertzeko eta eraldatzeko herraminta izan behar dute.

Honegatik guztiarengatik, pasaden Urriaren 29an egin genuen prentsaurrekoan, Piztu Bilbo-Itzali MTVtik, beste Bilbo bat eraikitzeko hiri eredu hegemoniko honen aurka aurrez aurre jartzea ezinbesteko ikusten duzuen guztioi antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko gonbitea luzatu genizuen. Lehenengo ekintza azaroaren 1ean egin genuen, Alde Zaharreko kaleetatik kalejira bat egin eta Arriaga Antzokian bukatzea zen asmoa. Ez genuen baina plaza Ertzaintzaren indar polizialez lepo egongo zenik espero. Ertzaintzek, gure presentzia hutsarekin nahiko haserre, kalejira girotzen zuen musika amatatzera derrigortu gintuzten. Dirudienez, MTVMusicWeek-ean MTV ahalguztidunak markatutako erritmoetara eta ekitaldiaren antolatzaileek pribatizatutako espazioetan soilik abes eta dantzatu daiteke. Guk argi utzi dugu, ez diogu inongo enpresari ez eta txapela buruan eta korbata lepoan darabilen inongo oligarkari non dantzatu eta abestu dezakegun esaten utziko. Izan ere, konbentzituta gaude espazioek hirian gehiengoaren ongizatera bideratuta egon behar dutela eta guztion arteko elkargune izan behar dutela. Horregatik helburu bezala espazio publikoaren pribatizazioa eta komertzializazioa dutenek, gure hiria turisten argazkietarako izango den erakuslehio bihurtu nahi dutenek, aurrean edukiko gaituzte.

Barrikada batean bizi gara eta hau nahiko argi geratu zen kalejira Arriaga Antzokira iritsi eta polizia eta segurtasun pribatuak porrazoka eta bultzaka bertatik urrunduarazi gintuztenean. Gainera, salatu nahi dugu arratsalde hartako poliziaren jokaera onartezina gutxi ez balitz, mobiliazioetan parte hartzen ari zen emakume bat atxilotua eta Ertzaintzaren komisaldegira trasladatua izan zela “autoritateari atentatu” egitea egotzita. Beste kide ugari identifikatuak eta isun ekonomikoekin mehatxatuak izan ziren. Piztu Bilbo Itzali MTVtik gure elkartasun guztia adierazi nahi diogu mobilizazioetan zehar errepresio polizialarengatik kaltetua izan zen edozeini. Eguna bukatzeko, beti ere “beltzen” zenbait furgonaren begiradapean, antolatuta geneukan performance-az disfrutatu ahal izan genuen, zirko eta antzerki talde batek MTVak humoretik salatu zituelarik.

Hurrengo egunean, azaroaren 2an, Jule Goikoetxea filosofialari eta UPV-EHUko irakasleak dinamizatutako mahainguru bat antolatu genuen Zirika Herri Gunean. Gonbidatu ezberdinak eduki genituen: Monusek makroebentoek euren harrera hiriak direnekin dituzten harremanez eta hirian duten ondorioez hitz egin zuen; Lutxo Egiak espazio publikoaren okupazio sinbolikoarengatiko borrokaz hausnartu zuen; Errekaleor Bizirikeko auzokide bat espazio publikoek kapitalaren erreprodukzioan betetzen duten funtzioaz aritu zen; eta Harrera Auzoak-eko kide batek autogestioa eta elkarlaguntza nabarmendu zituen, azken hileetan Bilbon pertsona migranteen kolektiboarekin edukitako esperientzian oinarrituz. Espazio publikoaren eta hirietan egiten diren makroebentoen inguruko debatea oso aberasgarria izan zen eta hausnarketa oso interesantei bide eman zien, bai gonbidatuen aldetik eta baita entzuleen artetik ere. Debatea bukatzean, Bilboko alkatearen klon ugarik, “gymcana” desobediente bat eraman zuten aurrera. Petter Griffin haiek gure bizi eta hirien merkantilizazioaren errudun ezberdinen egoitzak markatu zituzten, BBK, Batzokia eta Turismo Ofizina kasu. Ekintza honekin, argi utzi nahi dugun kapital, burgesia eta oligarkia bezalako kontzeptuek abstraktuak eman dezaketen arren, identifikatzen errazak direla, barrikadaren beste aldean daudela eta herri mugimenduaren antolaketa eta sendotzearekin aurre egin behar zaiela ikusarazi nahi izan genuen.

Zapatu goizean, Azaroaren 3an, Bilboko kaleak zeharkatu zituen bizikleta martxa bat abiatu zen, lau haizetara hiri eredu berri baten aldeko gure aldarria bota zuena. Ozen eta argi MTVa Bilbon ongi etorria ez dela adierazi zuen. Ibilbidea bukatzean, parte hartzaile guztiak txokolatada batekin hartuak izan ziren, arratsaldeko manifestaziorako indarberrituz. Manifestazioa Eliptika Plazan hasi zen eta Udaletxera bere bidea “Piztu Bilbo, Itzali MTV”, “MTV kanpora” edo “Kultura herritik eta herriarentzat” bezalako ohi ozenen artean hasi zuen. Piztutako Bilbo bat beldurrik gabe zebilen, MTVaren kontra; baina haratago, kapitalaren espektakulu higuingarriaren aurka. Udaletxera heltzean, beste behin, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren jazarpena jaso genuen. Bultzatu eta jo gintuzten, gazte bat atxikitu ere egin zuten. Hala ere, azken ekitaldia aurrera eraman genuen. Finean, euren errepresioa bertan geudenon ziurtasun eta osotasuna gainditzeko nahikoa ez zela erakutsi genien. Zentzu honetan, Piztu Biltzo, Itzali MTVtik eskerrak eman nahi dizkizuegu, egunotako presentzia polizial itogarria gainditu eta manifestazioan eta aste osoan zeharreko ekintzetan parte hartu zenuten guztioi.

Hau ezin da gelditu, Bilboren inguruko eztabaida mahai gainean dago berriz ere, sua bizitu egin da berriro ere. Kapitalismoaren ordezkarien errelato hegemonikoak kolpez kolpe gero eta arrakala gehiago ditu. Gu guztion erantzunkizuna da egunez egun, auzoz auzo, elkartasun eta elkar babesteko sareak osatzen joatea; bizi nahi dugun gizartea, etxetzat nahi dugun hiria, eraikitzen joatea. Kale eta plazak berreskuratzea. Integratuarazteko eta folklorizatzeko erabiltzen dituzten postalak apurtzea. Hau da gure lana eta horretan jarraituko dugu. Bukatzeko, Piztu Bilbo, Itzali MTVtik guztiok animatu nahi zaituztegu indarrak batu eta guztiz beharrezkoa den eztabaida honetan parte hartzera.

manifestazioa-1-2018-11-3


AL HILO DE LA MTV MUSIC WEEK

Barrios infestados de policía, plazas valladas y accesos cortados al público, controles e identificaciones masivas a vecinos para entrar en sus propias casas. Parece la descripción de un estado de sitio, pero no hablamos de otra cosa que del desembarco en Bizkaia de la MTV MusicWeek. La llegada de los ritmos que hacen romper las caderas a Aburto, Rementería y demás representantes de la oligarquía vasco-española.

El espectáculo daba comienzo la semana del 29 de octubre, tomando como sedes las calles de Barakaldo, Bilbo, y Durango. También estaba prevista la ocupación de Getxo, pero las inclemencias meteorológicas forzaron el traslado del gran show al Bilbao Arena de Miribilla. Nada podía fallar, todos los recursos públicos de Bizkaia estaban, una vez más, a disposición de la celebración de un nuevo macroevento. Creemos importante señalar los millones de euros de dinero público que se han destinado a fondo perdido, puesto que no son pocos los representantes políticos que se han vanagloriado de la gratuidad de los diferentes conciertos, por no hablar de gastos indirectos en concepto de servicios de limpieza, despliegue policial, bomberxs, ambulancías y horas extra del metro, entre otros. La cifra total de euros destinada no queda del todo clara.

Diferentes voces desde ayuntamientos hasta Diputación, pasando por empresas privadas y Gobierno Vasco llamaban al optimismo más absoluto, Bilbao se iba a hacer hueco en la escena internacional y daba un paso de gigante en la construcción de una ciudad global, abierta y cosmopolita. La cultura vasca y el euskera, por su parte, al igual que lo que denominaron el “feminismo urbano”, tendrían una oportunidad de oro para mostrarse en un escaparate internacional de primer orden.

Sin embargo, más allá de los focos y de los grandes carteles publicitarios, existe un pueblo trabajador que entra en contradicción antagónica con este intento de imposición de un modelo cultural y de ciudad abiertamente elitista, patriarcal, colonial y prefabricado que representa la MTV. Cuando hablamos de pueblo trabajador, hablamos de un sujeto político, consciente,que toma forma desde la periferia, desde los barrios más abandonados y militarizados. Un sujeto que no se ve ya más reflejado en un modelo que le excluye y que nunca le hizo partícipe de su construcción. Hablamos de un pueblo trabajador que se ha cansado de escuchar hablar de una cultura y de un prestigio internacional que no puede ver, tocar, oler ni sentir porque le es ajeno.

El arte o la cultura no son paquetes de previa fabricación, de rápido consumo y de producción lejana a las masas. Al contrario, el arte y la cultura, por lo tanto también la música, nacen del pueblo trabajador, de sus contradicciones. Nacen de la experiencia y vuelven a la realidad con ánimo de transformarla. Tal y como decía el poeta y dramaturgo Vladimir Mayakovsky: “El arte no es un espejo para reflejar el mundo, sino un martillo con el que golpearlo”. Creemos que esto es aplicable tanto a la cultura vasca como al euskera. No creemos que el uso por cuotas, en un macroevento como el de la MTV MusicWeek, del euskera y la cultura vasca contribuya a construir el modelo de sociedad que perseguimos. Más si tenemos en cuenta que la MTV es una empresa multinacional que reproduce en nuestro día a día la ideología burguesa y perpetúa estereotipos racistas y machistas. Creemos que el euskera y la cultura vasca no deben ser una cuota, ni un simple elemento folclórico, sino que deben ser el martillo al que aludía el poeta ruso, deben ser la herramienta con la que nosotros vemos, entendemos y transformamos el mundo

Por todo ello el pasado 29 de octubre, desde PiztuBilbo, Itzali MTV, presentamos en rueda de prensa un calendario de movilizaciones con el objetivo de hacer una llamada a la participación de todos aquellos que sienten como algo imprescindible para construir otro Bilbo, el plantar cara a este modelo de ciudad hegemónico. El primero de los actos tuvo lugar el 1 de noviembre y consistió en una kalejira por las calles del Casco Viejo. La intención de ésta, era finalizar en la plaza del Teatro Arriaga, sin embargo nos encontramos con una plaza totalmente tomada por las fuerzas de la Ertzaintza. Los agentes, visiblemente irritados con nuestra presencia, nos obligaron a apagar la música que ambientaba la kalejira. Al parecer, en la MTV MusicWeek sólo se puede cantar y bailar en los espacios privatizados por la organización del evento y a los ritmos que marca la todopoderosa MTV. Nosotros lo dejamos claro, no permitiremos que ninguna gran empresa ni ningún poderoso oligarca de txapela y corbata, nos diga qué cantar o dónde bailar, pues creemos que el espacio en la ciudad debe ser un bien común, un punto de encuentro para todos, por ello, aquellos que tienen como objetivo la privatización del uso del espacio público y su comercialización, aquellos que quieren convertir la ciudad en un mero escaparate donde los turistas puedan sacarse fotos, nos tendrán enfrente.

Vivimos en una barricada y esto quedó presente cuando la kalejira llegó al Arriaga y todo un despliegue de policías y seguridad privada reaccionó alejándonos del lugar a empujones y porrazos. Además, queremos denunciar que, durante la inaceptable actuación policial de aquella tarde, una compañera fue detenida y trasladada a dependencias policiales por la Ertzaintza, acusada de “atentado a la autoridad”. Otros tantos compañeros fueron identificados y amenazados con multas económicas. Desde PiztuBilbo, Itzali MTV toda nuestra solidaridad a los afectador por la represión policial durante todas las movilizaciones. Para finalizar la jornada, siempre bajo la atenta mirada de varias furgonetas de los “beltzas”, pudimos disfrutar en el Arenal de una performance por parte de un grupo de circo y teatro donde se denunciaba desde el humor la presencia en Bilbo de la MTV.

Al día siguiente, 2 de noviembre, celebramos en Zirika una mesa redonda dinamizada por la filósofa y profesora de la UPV Jule Goikoetxea. Contamos con la participación de diferentes ponentes: Monus habló de la relación de los macroeventos y su impacto en las ciudades que los acogen; Lutxo Egia reflexionó sobre la lucha por la ocupación simbólica del espacio público; una habitante de Errekaleor Bizirik trató el tema del espacio público como lugar de reproducción del capital; y una compañera de Harrera Auzoak hizo énfasis en la autogestión y la solidaridad basándose en la experiencia del colectivo con las personas migrantes llegadas a Bilbao en los últimos meses. El debate en torno al espacio público y la realización de macroeventos en las ciudades fue muy enriquecedor y dio lugar a reflexiones muy interesantes, tanto por parte de los ponentes como del público presente, que participó con preguntas e intervenciones varias. Al finalizar el debate, un nutrido grupo de clones del señor alcalde de Bilbao, Peter Griffin, llevaron a cabo una gymcana desobediente mediante la cual se señalaron las sedes de los diferentes culpables de la mercantilización de la ciudad y de nuestras vidas, tales como BBK, PNV o la Oficina de Turismo. Con esta acción queremos dejar claro, que pese a lo abstractos que puedan parecer conceptos como capital, burguesía u oligarquía, los responsables de nuestra situación tienen nombre y cara, son identificables, están al otro lado de la barricada y se les debe combatir mediante el fortalecimiento y la organización del movimiento popular.

El sábado 3 de noviembre, por la mañana, una marcha ciclista recorrió las calles de todo Bilbo lanzando a los cuatro vientos la reivindicación de un nuevo modelo para nuestra ciudad y diciendo alto y claro que la MTV no es bienvenida. Al finalizar el recorrido, se recompensó a los participantes con una chocolatada popular que nos ayudó a todos a recuperar fuerzas de cara a la manifestación de la tarde. La marcha partía de la Plaza Eliptika e iniciaba su camino hacia el Ayuntamiento entre fuertes gritos de “PiztuBilbo, Itzali MTV”, “MTV kanpora” o “Kultura herritik eta herriarentzat”. Un Bilbo encendido caminaba sin miedo, contra y más allá de la MTV, contra y más allá del grotesco espectáculo del capital. Al llegar al ayuntamiento, una vez más, recibimos el hostigamiento tanto de la Ertzaintza como de la Policía Municipal cuyos agentes nos empujaron y golpearon, llegando incluso a retener a un compañero. Pese a todo, demostramos que su represión no podía hacernos frente y gracias a la firmeza y entereza de los asistentes, el acto final se llevó a cabo. Desde PiztuBilbo, Itzali MTV queremos dar las gracias a todos aquellos que, pese a la asfixiante presencia policial de estos días, participaron tanto en la manifestación como en el resto de actos convocados durante la semana.

Esto no se detiene, el debate sobre el Bilbo que queremos se ha vuelto a poner sobre la mesa durante estos días y la mecha se ha reavivado. El relato hegemónico del capitalismo y sus representantes se resquebraja a cada golpe. Es responsabilidad de todas nosotras construir día a día, barrio a barrio, tejiendo redes de solidaridad y apoyo mutuo, la sociedad en la queremos vivir, la ciudad en la que queremos habitar. Reapropiarnos de calles y plazas, romper la idílica postal en la que nos quieren integrar y folclorizar. Esa es nuestra tarea y en ello seguiremos. Para finalizar, desde PiztuBilbo, Itzali MTV queremos animar a todos a unir fuerzas y a participar en este debate que creemos totalmente necesario.

Anuncios

Autor: orbeKaøs

Orbeko Etxearen bloga